Bezero bakoitza baloratzen dugu, eta bakoitzarentzako soluzio egokiak bilatzen ditugu.
ZUREZKO SOMIERRAK
LO PERFEKTUAK SOMIER PERFEKTUA ERE BEHAR DU!
Zure oheak onura ortopediko handiena emateko, ezinbestekoa da koltxoi, somier eta burkoaren arteko konbinazio perfektua lortzea.
Amets Descanson, somierrek gorputzaren pisua xurgatzen dute, sorbaldak eta aldakak bezalako eremuak arinduz, zure pisuari eta formari egokitzen zaion malgutasunari eta elastikotasunari esker.
Gure somierrak malguak eta elastikoak dira, eta teknologia berritzailea eta artisautza uztartzen dituzte, % 100 jasangarria den zurarekin eginak eta PEFC ziurtagiria dutenak. Ezagutu zuretzako somier egokiena eta gozatu erosotasun pertsonalizatuaz.
atseden gehiago...
Etxerako usain-bilduma berria
Etxeak ere bere lurrina merezi du. Gure lurrin eta kandela naturalek zure etxea parfumatuko eta freskatuko dute, giro atsegin eta osasuntsu bat sortuz.
Kolore naturalak eta akabera delikatuak
Zure ohearekin egunero berriz maitemintzea nahi dugu. Edozein logela estilotara egokitzen diren ehun naturalak eta akabera delikatuak ditugu eskuragarri.
Hobeto lo egin nahi duzu?
Gauero kuzkurtzen garenean, gure gorputza eta burua birsortzen dira. Horregatik da hain garrantzitsua atseden-ekipo egokia aukeratzea: gure gaueko loa eta bizi-kalitatea hobetu ditzakegu.